Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!
Skip Navigation LinksErrenta Programa Deskargatzea

Errenta Programa Deskargatzea

Orrialde honetatik, Laguntza Programa deskarga dezakezu 2009ko Errenta Aitorpena, eta ondoren, horren eguneratzeak egiteko.

Programa erabiltzeko gutxieneko eskakizunak:

2009ko Errenta Laguntzaren Programa erabiltzeko ordenagailu pertsonal bateragarria behar da, konfigurazio honekin:

  • 64 MBko RAM Memoria.
  • Monitorea 800 x 600 bereizmenarekin.
  • Eremu librea disko gogorrean: 100 MB.
  • Prozesagailua: Pentium II.
  • Sistema eragilea: Windows 98, Me, NT 4.0 con SP6, 2000, XP, Vista eta 7.
  • Softwarea: Microsoft Internet Explorer 5.0 edo gehiagokoa.

Datu fiskalak lortzeko edo aitorpena Internet bidez aurkezteko eskakizun hauek betet behar dituzu:

  • Ziurtagiri digitala (Datu fiskalak lortzeko ez da beharrezkoa, baina aitorpena Internet bidez aurkezteko derrigorrezkoa da) Hauek dira Nafarroako Gobernuko on line zerbitzuak erabiltzeko baliozko ziurtagiria duten erakundeak:
    • CERES - Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala
    • eNAN - NAN elektronikoa
    • ACA - Abokatutza Ziurtatzeko Agintaritza
    • ANCERT - Ziurtagirien Notaritza Agentzia
    • CAMERFIRMA - Komertzio ganberak ziurtatzeko agintaritza
    • SINADURAPROFESIONALA
    • SCR – Erregistratzaileak Ziurtatzeko Zerbitzua
    • ANF AC - Fabrikatzaileen Elkarte Nazionala - Ziurtagirien Agintaritza
    • BANESTO
  • Eta onartu diren guztiak eta hurrengo helbidean hacienda.navarra.es agertuko direnak

Aplikazioaren deskarga

2009ko Errentaren Laguntza Programa disko gogorreko aldi baterako karpetan deskargatu behar da.

Deskarga egin ostean, deskargatutako fitxategia exekutatu behar da; horrekin, 2009ko Errenta Programa deskonprimituko da.

Adi: Kontuan izan bertsio osatuak azken eguneratzea txertatuta duela.

Errenta Laguntza Programa 2009 , 1.0.6 bertsioa (instalazio osoa)

Instalazioa

Programa hau disko gogorrean instalatu behar da erabiltzeko.

Instalazio-prozesua honela egingo da:

  • Jar zaitez aurretik deskargatutako fitxategia deskonprimitu zenuen aldi baterako karpetan
  • Exekutatu SETUP.EXE SETUP.EXE programa.
  • Instalazioa amaitu ostean, berrabiarazi ordenagailua.
  • Programa exekutatzeko bilatu Windowsen hasierako menuan sortutako " 2009ko Errenta" zuzeneko sarbidea.

Programaren eskuliburuak

2009ko PFEZren Programa Eskuliburua Eguneratzea PDF Dokumentua WORD Dokumentua
Instalazio-eskuliburua 2010eko otsailaren 10 2009ko Errentaren Instalazio-eskuliburua 2009ko Errentaren Instalazio-eskuliburua
Eskuliburu praktikoa 2010eko otsailaren 10 2009ko Errentaren Eskuliburu praktikoa 2009ko Errentaren Eskuliburu praktikoa
Eskuliburu Teorikoa 2010eko otsailaren 10 2009ko Errentaren Eskuliburu Teorikoa 2009ko Errentaren Eskuliburu Teorikoa

Gai honi buruzko kontsulta fiskalak egiteko, jo ezazu zergapekoaren arreta-telefonora: 948 50 51 52
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30etik 17:30era.

E-maila: hacienda.tributaria.navarra@cfnavarra.es


Arazo informatikoak ebazteko, 948 013 555 telefonora jo dezakezu
E-maila: soporte.tecnico.hacienda@cfnavarra.es

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa