Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!
Skip Navigation LinksErrenta Programa Deskargatzea

Errenta Programa Deskargatzea

Orrialde honetatik, Laguntza Programa deskarga dezakezu 2018ko Errenta Aitorpena, eta ondoren, horren eguneratzeak egiteko.

Programa erabiltzeko gutxieneko eskakizunak:

2018ko Errenta Laguntzaren Programa erabiltzeko ordenagailu pertsonal bateragarria behar da, konfigurazio honekin:

  • 64 MBko RAM Memoria.
  • Monitorea 800 x 600 bereizmenarekin.
  • Eremu librea disko gogorrean: 100 MB.
  • Prozesagailua: Pentium II.
  • Sistema eragilea: Windows XP SP3, Windows Vista, Windows 7, Windows 8 eta Windows 10.
  • Softwarea: Microsoft Internet Explorer 8.0 edo gehiagokoa eta, gutxienez, TLS 1.0 protokoloa aktibatuta edukitzea.

Datu fiskalak lortzeko edo aitorpena Internet bidez aurkezteko eskakizun hauek betet behar dituzu:

  • Ziurtagiri digitala (Datu fiskalak lortzeko ez da beharrezkoa, baina aitorpena Internet bidez aurkezteko derrigorrezkoa da) Hauek dira Nafarroako Gobernuko on line zerbitzuak erabiltzeko baliozko ziurtagiria duten erakundeak:
    • CERES - Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala
    • eNAN - NAN elektronikoa
    • ACA - Abokatutza Ziurtatzeko Agintaritza
    • ANCERT - Ziurtagirien Notaritza Agentzia
    • CAMERFIRMA - Komertzio ganberak ziurtatzeko agintaritza
    • SINADURAPROFESIONALA
    • SCR – Erregistratzaileak Ziurtatzeko Zerbitzua
    • ANF AC - Fabrikatzaileen Elkarte Nazionala - Ziurtagirien Agintaritza
    • BANESTO
  • Eta onartu diren guztiak eta hurrengo helbidean hacienda.navarra.es agertuko direnak

Aplikazioaren deskarga

2018ko Errentaren Laguntza Programa disko gogorreko aldi baterako karpetan deskargatu behar da.

Deskarga egin ostean, deskargatutako fitxategia exekutatu behar da; horrekin, 2018ko Errenta Programa deskonprimituko da.

Adi: Kontuan izan bertsioak azken eguneratzea txertatuta duela.

Errenta Laguntza Programa 2018 , 1.0.2 bertsioa

Instalazioa

Programa hau disko gogorrean instalatu behar da erabiltzeko.

Instalazio-prozesua honela egingo da:

  • Jar zaitez aurretik deskargatutako fitxategia deskonprimitu zenuen aldi baterako karpetan
  • Exekutatu SETUP.EXE programa.
  • Instalazioa amaitu ostean, berrabiarazi ordenagailua.
  • Programa exekutatzeko bilatu Windowsen hasierako menuan sortutako "2018ko Errenta" zuzeneko sarbidea.

Programaren eskuliburuak

2018ko PFEZren Programa Eskuliburua Eguneratzea PDF Dokumentua WORD Dokumentua
Instalazio-eskuliburua 2019ko apirilaren 4 2018ko Errentaren Instalazio-eskuliburua 2018ko Errentaren Instalazio-eskuliburua
Eskuliburu praktikoa 2019ko apirilaren 4 2018ko Errentaren Eskuliburu praktikoa 2018ko Errentaren Eskuliburu praktikoa
Eskuliburu Teorikoa 2019ko apirilaren 4 2018ko Errentaren Eskuliburu Teorikoa 2018ko Errentaren Eskuliburu Teorikoa

Gai honi buruzko kontsulta fiskalak egiteko, jo ezazu zergapekoaren arreta-telefonora: 948 50 51 52
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30etik 17:30era.

E-maila: hacienda.tributaria.navarra@cfnavarra.es


Arazo informatikoak ebazteko, 948 013 555 telefonora jo dezakezu
E-maila: soporte.tecnico.hacienda@cfnavarra.es

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa