Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!
Skip Navigation LinksErrenta Programa Deskargatzea

Errenta eta Ondarea Programa Deskargatzea

Orrialde honetatik, Laguntza Programa deskarga dezakezu 2022ko Errenta eta Ondarearen Aitorpenak, eta ondoren, horren eguneratzeak egiteko.

Programa erabiltzeko gutxieneko eskakizunak:

2022ko Errenta eta Ondarea Laguntzaren Programa erabiltzeko ordenagailu pertsonal bateragarria behar da, konfigurazio honekin:

  • 64 MBko RAM Memoria.
  • Monitorea 800 x 600 bereizmenarekin.
  • Eremu librea disko gogorrean: 100 MB.
  • Prozesagailua: Pentium II.
  • Sistema eragilea: Windows XP SP3, Windows Vista, Windows 7, Windows 8 eta Windows 10.
  • Softwarea: Microsoft Internet Explorer 8.0 edo gehiagokoa eta, gutxienez, TLS 1.0 protokoloa aktibatuta edukitzea.

Aitorpena Interneten bitartez egiteko honakoa behar duzu:

  • Nafarroako Foru Ogasunak onartutako Ziurtagiri digitala (ikusi Internet bidez tramitatzeko laguntza) edo
  • Zure Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) eta Nafarroako Foru Ogasunak emandako Pasahitza (PIN).

Baimendutako ordezkari baten bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 29an emandako 130/2009 Foru Aginduan adierazten den atxikipen agiria sinatu dutenen bidez hain zuzen ere, egiten bada aurkezpen telematikoa, ordezkari horren ziurtagiria beharrezkoa izanen da.

Aplikazioaren deskarga

2022ko Errenta eta Ondarearen Laguntza Programa disko gogorreko aldi baterako karpetan deskargatu behar da.

Deskarga egin ostean, deskargatutako fitxategia exekutatu behar da; horrekin, 2022ko Errenta eta Ondarea Programa deskonprimituko da.

Adi: Kontuan izan bertsioak azken eguneratzea txertatuta duela.

2022ko Errenta eta Ondarea Laguntza Programa, 1.0.2 bertsioa

Instalazioa

Programa hau disko gogorrean instalatu behar da erabiltzeko.

Instalazio-prozesua honela egingo da:

  • Jar zaitez aurretik deskargatutako fitxategia deskonprimitu zenuen aldi baterako karpetan
  • Exekutatu SETUP.EXE programa.
  • Instalazioa amaitu ostean, berrabiarazi ordenagailua.
  • Programa exekutatzeko bilatu Windowsen hasierako menuan sortutako "2022ko Errenta" zuzeneko sarbidea.

Programaren eskuliburuak

2022ko PFEZren Programa Eskuliburua Eguneratzea PDF Dokumentua WORD Dokumentua
Instalazio-eskuliburua 2023ko apirilaren 4 2022ko Errentaren Instalazio-eskuliburua 2022ko Errentaren Instalazio-eskuliburua
Eskuliburu praktikoa 2023ko apirilaren 4 2022ko Errentaren Eskuliburu praktikoa 2022ko Errentaren Eskuliburu praktikoa
Eskuliburu Teorikoa 2023ko apirilaren 4 2022ko Errentaren Eskuliburu Teorikoa 2022ko Errentaren Eskuliburu Teorikoa

Kontaktu

Gai honi buruzko kontsulta fiskalak egiteko:

  • Zergapekoaren arreta-telefonoa: 948 10 61 06

Arazo informatikoak ebazteko:

  • Euskarri teknikoko telefonoa: 948 013 555
  • Posta elektronikoa: soporte.tecnico.hacienda@navarra.es
  • Ordutegi telefonikoa: astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era; ostiraletan 8:00etatik 15:00era (uztailan eta abuztuan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00era)

Erakunde arduraduna - antolatzaile

  • Nafarroako Foru-Ogasuna
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa